Aurreko sarrera batean Taldean erabakiak artzeko prozesuaz haritu nintzen, bereziki prozesu hori ebaluatzeko moduaz eta horretarako erabiltzen dudan txantiloia aipatu nuen. Txantiloi hori jadanik erabili dut DBH1 eta DBH2 eta errealitatearekin bere lehenengo kontaktua gainditu du.
Lan proposamenaren azterketa eta horren inguruko hausnarketak funtzionatu du, bereziki bigarren unitatean prozesua errepikatu dugunean eta behatzaileak euren lana nahiko ondo bete dute. Ikasleak euren jardueran behatzailea egotean euskararen erabil dute %100, aldiz antzeko ekintza behatzailerik gabe burutu dugunean euskararen erabilera txikiago izan da. Aztertu beharrekoa, the big brother effect izango da?
Aurretiazko diseinua taldean erabakitzerakoan entzute aktiboa ziurtatzea ezinbestekoa da. Horretaz gain, taldekide bakoitzak beste taldekideek proposatutako ulertu behar du eta kasu bakoitzean modu kritiko batean aztertu eta bere indargunek eta ahulguneak zehaztu behar ditu, proposamen horri hobekuntzak bilatu behar dizkio eta proposamena egin duen ikasleari feedback egokia eman behar dio.
Baina, bada ikaslea hori zuzenean bere kabuz egiteko? nire kasuan momentu honetan ez. Prozesu hori ahalbidetzeko, eta bereziki entzute aktiboa eta hausnarketa, errebisio kritikoa eta feedback-a ahalbidetzeko ikasleei txantiloi hau prestatu diet.
Txantiloi horretan ikasle bakoitzak beste ikasle baten aurretiazko diseinuaren azalpena entzuten eta gero jasotako azalpenaren laburpentxo bat idatzi behar du, entzute aktibo hori ziurtatzeko. Eta proposamena modu kritiko batean aztertzen laguntzeko, proposamen horretan dauden indarguneak eta ahulguneak zerrendatu behar ditu. Hori egin eta gero proposamena luzatu duenari feedback egoki bat emateko proposamen horri hobekuntzak proposatu behar dizkio.
Momentuz lehenengo mailan frogatu dut behaketa egin barik, eta hurrengo beterako prozesu horren behaketa bat burutu beharko dut. Horretarako Taldeko erabakiak hartzen behaketa txantiloia
Bihotz Gaztea Ikastolako teknologia irakaslearen bloga. Bertan ikasgaiaren inguruko hausnarketak, ideiak, frogak, esperimentazioak, baliabideak eta orokorrean irakasleari burutik pasatzen zaion edozer gauza agertuko dira.
martes, 10 de abril de 2012
miércoles, 22 de febrero de 2012
Proiektuen aurkezpen publikoa
Pixkanaka-pixkanaka DBH3. mailako 1. unitateko proiektuan bukatzen hari gara. Proiektuak klasean aurkezteko momentua hurbiltzen hari da. Aurkezpen publiko hori ebaluatzeko asmoa daukat. Horretarako ebaluatu beharreko alorrak finkatu nahi ditut. Proiektuaren aurkezpena egiteko erabiliko dugun tresna Googleko aurkezpenak izango da. Aurkezpenaren euskarria lankidetzaren bitartez sortu dezakete eta egindako lanak berrikustea nahiko erraza da. Dena-dela nire helburu nagusia ez da aurkezpenak egiteko tresnaren erabilera neurtzea, tresna baliabidea besterik ez da, landu nahi ditudan konpetentziak eta trebeziak komunikazioarekin lotuago daude Hauek neurtzeko errubrika bat prestatu beharko dut. Errubrika prestatzeko ikasleen partaidetza erabiliko dut.
Ikasleei TED talk pare eta agian Key noteren bat jarriko dizkiet, aurkezpen arrakastatsu batzuk ikusi ahal izateko. Gero ikasleekin batera aurkezpen hori arrakastatsua egin duten aspektuak identifikatuko ditugu eta zerrendatuko ditugu eta hortik ebaluazio tresna bat sortuko dugu. Horretarako ikusi beharreko bideoak aukeratu behar ditut eta ideia nagusiak zerrendatzen laguntzeko dokumentu bat prestatu beharko dut.
Ikasleen aurkezpenak grabatzeko asmoa dut, grabazioaren laguntzaz ikasleek euren lanak lasaitasunez ebaluatzeko aukera izango dute eta horrela indarguneak eta hobetu beharreko puntuak antzeman izateko gai izango dira. Ikusiko dugu zer ateratzen den emendik.
martes, 10 de enero de 2012
EVALCOMIX-ekin trasteatzen
Gaur Evalcomix-ekin serioski trasteatzen ibili naiz eta nire eguneroko lanean erabiltzeko modukoa den aztertu dut. Momentuz bi ebaluazio tresna frogatu ditut, kontrol zerrenda eta errubrika. Bi ebaluazio tresna horiek sortu eta gero moodleko ariketa batean txeratu ditut eta irakaslearen ebaluazioa, autoebaluazio eta koebaluazio aukerak frogatu ditut. Nire sentsazioa oso ona izan da. Tresnak sortzeko pantaila pixka bat gogorra egin zait, baina dakarren laguntza nahikotxo lagundu dit. Moodlerekiko integrazioa aldiz oso fina da, problemarik gabe eskuratzen dira ebaluazio tresnak irakasle moduan eta ikasle moduan ere. Taldeko ebaluazioekin lan egite ezinezkoa egin zait ez baitaude talderik sortuta, nik sortu ditut hiru beraien moodlean baina ikasle bakarra egonik, erabiltzeko moduko ikaslea, ezin izan dut modu sakonean taldeen arteko ebaluazioa aztertu.
Kontrol zerrenda modu azkarrean sortu dut, betetzeko prozesua oso erraza izan da eta emaitza momentuan bertan lortu dut, kalifikazio eta guzti. Errubrika sortzea, behin mekanika menperatu eta gero, nahiko erraza izan da. errubrikaren laguntzaz ebaluazioa betetzea oso azkarra eta erosoa izan da, bere emaitza ere bat-batekoa izan da. Orain arteko sistemarekin konparatuta, hau da errubrika Googleko dokumentu batean argitaratu eta moodlen txeratu, Googleko galdetegia sortu, moodlen lotura eskegi, ikasleak bete eta gero kalkulu orrian egin beharreko sukaldaritza lan guztian buru... ez dago alderatzerik. Evalcomix rocks!
Sakondu beharko du, bereziki beste aukerak aztertu baina horren inguruko lobbya egiten buru-belarri jarriko naiz ikastolan, fijo.
Honekin trasteatu nahi izan ezkero http://evalcomix.uca.es/index.php/demo.html bertan frogarako moodle plataforma erabili dezakezue eta ariketak sortu, ebaluazio tresnak sortu eta erabili ditzakezue. Nik sortutako ebaluazio tresnak eta frogak DBH2 teknologia 2. Unitat2a atalean topa ditzakezue ariketetan txertaturik. Ebaluazio tresnak 1.Sprintaren kontrol zerrenda eta Proiektuaren txostena ebaluatzeko errubrika dira. Casablancan esaten zuten bezala:
lunes, 9 de enero de 2012
Sprinten kudeaketa
DBH2Bko ikasleekin 2. unitatearekin hasi naiz. Unitate honetan garaje baten atea diseinatu eta eraikiko dugu. Jadanik lehengo Sprinta martxa daukagu. Egia esateko oporrak baino lehen abiatu zen. Aurrekoetan bezala hiru asteko esprinta izango da eta aste honetan bere ekuatorera iritsi gara. Beti bezala moodlen sprint honetako helburuak zerrendatu ditut. Helburu hauek honakoak dira:
Bete eta gero ikasleek feedbacka moodleren bitartez eskuratuko dut.
- Lan proposamena aztertu.
- Arazoa identifikatu eta deskribatu.
- Aurretiazko diseinua zehaztu.
- Material lortu.
- Proiektuaren basea eta orma eraiki..
- Atearen forma eta funtzionamendua zehaztu.
Bete eta gero ikasleek feedbacka moodleren bitartez eskuratuko dut.
miércoles, 14 de diciembre de 2011
XP eta Scrum metodologiarako kudeaketa tresnak
XP eta Scrum metodologiak teknologiako proiektuen kudeaketarako tresna interesgarriak dira. Aurreko ikasturtean teknika horiekin trasteatzen hasi nintzen eta egia esateko baliagarriak direla ematen du. Teknika hauetan proiektuak kudeatzerakoan zenbait poster eta post-it eta txantiloi beharrezkoak dira eta teknologia gelan horiek guztiak izatea eta talde desberdinak bertatik pasatzerakoan nahiko konplikatua izan daiteke. Beraz hauek ordezkatzea tresna digital batekin ezinbestekoa egiten zait. Sarean trasteatzen Agile Tools delako webgunearekin topatu naiz.Bertan zenbait gestore desberdin agertzen dira, beraiekin lanean jartzen saiatuko naiz ea hortik zerbait interesgarria atera daitekeen. Momentuz horiek instalatzea oporretarako entretenimendua izango da...
martes, 13 de diciembre de 2011
Taldean erabakiak hartzen
Talde lanetan zenbait momentutan taldeka erabakiak hartu behar dira. Kasu horietan taldekide bakoitzak bere ideiak besteei azaldu, besteen ideiak entzun eta ulertu eta ideiak kontrajarri behar ditu. Hori hizkuntza komunikaziorako gaitasunarekin lotuta dago, bereziki lagun-taldean ideiak inplementatzeko ideien hautaketa prozesuarekin.
Argi dago konpetentzia hau teknologiako proiektu bat burutzen denean zenbait fasetan lantzen dela, hain zuzn ere honako faseetan bereziki:
Behaketa hori burutzeko ebaluazio tresna bat diseinatu behar da eta datuak betetzeko tresna horren araberako datu bilketa tresna bat erabili behar da. Ebaluazio tresna errubrika bat izan daiteke, datu bilketa tresna galdetegi bat.
Momentuz froga moduan DBH1 eta DBH2ko taldeetan erabili dut galdetegi esperimental baten laguntzaz, emaitzen arabera ikasleekin errubrika bat adostuko dut eta horren arabera galdetegia doituko dut. Agian datu bilketarako txantiloi azkar eta bisual bat garatu beharko dut behatzailearen lana errazteko eta gidatzeko. Hori hobekuntzetarako geratzen da.
Argi dago konpetentzia hau teknologiako proiektu bat burutzen denean zenbait fasetan lantzen dela, hain zuzn ere honako faseetan bereziki:
- Lan proposamena aztertzerakoan.
- Aurretiazko diseinua burutzerakoan.
- Ondorioak ateratzerakoan.
Behaketa hori burutzeko ebaluazio tresna bat diseinatu behar da eta datuak betetzeko tresna horren araberako datu bilketa tresna bat erabili behar da. Ebaluazio tresna errubrika bat izan daiteke, datu bilketa tresna galdetegi bat.
Momentuz froga moduan DBH1 eta DBH2ko taldeetan erabili dut galdetegi esperimental baten laguntzaz, emaitzen arabera ikasleekin errubrika bat adostuko dut eta horren arabera galdetegia doituko dut. Agian datu bilketarako txantiloi azkar eta bisual bat garatu beharko dut behatzailearen lana errazteko eta gidatzeko. Hori hobekuntzetarako geratzen da.
martes, 8 de noviembre de 2011
Secuencias Didacticas Digitales con LAMS
Secuencias Didacticas Digitales con LAMS Garatuko ikastaroa egiten hasi naiz, eta egia esateko oso itxura ona du. LAMS ez nuen sakonki ezagutzen eta berarekin izan dudan lehen kontaktua oso ona izan da.
Orain arte Moodle erabiltzen ibili naiz eta egia esateko oso tresna potentea da. Ebaluazio sistema sendoa du eta ikastaroaren kontrola ahalbidetzen du, zer, nork noiz eta noiz arte zehaztea erraza da. Moodlek ordea lanak sekuentziatzea ahalbidetu arren ez da oso txukuna horretan, egia esateko bere itxura pixka bat sovietikoa da. Moodlen sekuentzia didaktikoa jarraitu egiten daiteke baina ariketen fluxua eta antolamendua sarritan ez da erraz antzemanten. LAMSen ordea sekuentzia didaktikoak zuzenean diseinatzen dira plataforman bertan eta beraz ariketa eta pausu bakoitza sortzerakoan ikasleak egingo duen ibilbidea zuzenean ikusiko dugu, horretaz gain ikasleak ere sekuentzia hori bistaratzeko gai izango da. Horretaz gain sortutako sekuentzia didaktikoak erraz argitaratu eta partekatu daitezke, horretarako errepositorio publikoak daude.
Ikastaroan momentuz LAMSerako sarbide bat ikusi dugu eta sekuentzia didaktiko bat diseinatzen hasi gara bertan agertzen diren elementu desberdinekin trasteatuz.
Nire lehen sentsazioa sinpletasuna izan da. Interfasea nahiko sinplea da, elementuen konfigurazioa erraza da, aukera eta tuneatzeko gauza gehiegirik gabe. Dirudienez, ez da beharrezkoa ezaguera tekniko sakonak izatea eta beraz martxan jartzea oso erraza da. Sakontzen dugunean ikusiko dugu noraino konplikatu daitekeen.
Moodlekin integratzea posiblea da beraz LAMSekin egindako sekuentziak orain erabiltzen dudan moodlearekin erabiltzeko aukera badago.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)