viernes, 11 de febrero de 2011

Berdinen arteko zuzenketa

Sarritan ikasleen lanak zuzentzerakoan, gure ikasleek zuzenketa horretatik hartzen duten berrelikadura nahiko eskasa izaten da. Ikasleentzat zuzenketa asunto bitarra da, edo ondo dago edo txarto dago. Zuzenketaren zehaztasunak ez dituzte aztertzen, bereziki porrotaren arrazoiak, eta beraz hobekuntzak egiteko aukerak alperrik galtzen dituzte.
 Honi aurre egiteko asmoz, ikasleen ariketetan, eta orokorrean lan guztietan, berdinen arteko zuzenketa martxan jarriko dut. Ikasleen eskuetan zuzenketa irizpideak jarriko ditut eta besteen lanak zuzenduko dituzte eta nota jarriko diete. Nik nire partez beraiek egindako lana zuzenduko dut eta bai lanaren egileari, baita lanaren zuzentzaileari nire zuzenketaren berri emango diet eta arrazoituko dut.
Prozesu honek bi helburu ditu, alde batetik ikasleek ebaluazio prozesua ulertzea eta prozesuaren parte sentitzea, bestetik besteen lanak modu kritiko batean aztertzerakoan euren lanak hobetzeko aukera izatea.
Lan gehiago suposatuko du? hasieran seguruenik, baina denborarekin ikasleek prozesu honetan autonomia irabaziko dute. Sistemak funtzionatzen badu, ikasleen lanak gero eta egokiagoak izango dira, eta beraz taldearen errendimendua eta emaitzak hobetuko dute.
Prozesu hau burutu ahal izateko errubrikak ezin bestekoak dira, errubrika egokian burutzea lortzen badut ikasleek balorazio irizpideak barneratuko dituzte eta kontuan izango dituzte lanak egiterakoan eta euren kideen lanak zuzentzerakoan eta honek hobekuntzak ekarri beharko ditu...

martes, 25 de enero de 2011

Marrazketarako tresnak

Educ@contic blogeko jarioa aztertzerakoan marrazketa teknikoa lantzeko tresna interesgarriak topatu ditut.  Normalizazioa, Perspektiba konikoa, Bistak eta Sistema Diedrikoa lantzeko web bitarteko aplikazio batzuk agertzen dira. Gazteleraz daude eta nahiko itxura interesgarria daukate. Egia esateko datorren ikasturtean frogatzeko modukoak dira, horretarako patxadaz aztertu beharko...

martes, 18 de enero de 2011

Google Apps DBH2 teknlogian

Teknologia alorrerako Google Apps oso tresna interesgarria da. Orain arte Gmail, Google Calendar, Google Docs, Google Sites eta Google Video eskaini ditu. Gaur egun Googleren tresna gehienak eskaintzen ditu.
Gure ikastolak Google Apps for Education delakoa dauka. Teknologia alorrean Gmail komunikazio eta koordinazio tresna moduan erabiltzen dugu, Google Calendar lan taldea kudeatzeko eta antolatzeko erabiltzen ditugu, Google Docs idatziko lanak burutzeko (bakarkakoak eta taldekoak), Google Sites taldearen dokumentazio gordailu moduan eta eraiketa eta txostenak egiteko erabiltzen dugu eta azkenik Google Video proiektuen frogak grabatzerakoan egindako bideoak argitaratzeko.
Aurten Googlek zerbitzu gehiago eskuragai jarri ditu, hauen Picasa Web eta Blogger ditugu. Picasa web interneteko argazki albumak eskaintzen ditu, bertan bai proiektuen argazkiak baita planoak igotzen ditugu gero beste zerbitzuetan txertatu ahal izateko, Blogger blogak eskaintzen ditu, blog hauek taldearen lanaren berri emateko tresna moduan erabiltzeko asmoa dut.

miércoles, 12 de enero de 2011

Teknologia ikasgairako errubrikak

Errubrikak ebaluazio tresna oso baliagarriak dira, irakaslearentzat eta bereziki ikaslearentzat. Irakaslearentzat bere balorazio irizpideak finkatzeko eta ikasleei azaltzeko baliagarriak dira, ikaslearen kasuan bere lana eskatutakoari doitzeko tresna lagungarria da eta bere burua eta beste ikaskideak ebaluatzeko baliagarria da.
Ikasturte honetan errubrikak ikasleekin erabiliko ditut, auto ebaluazioa eta koebaluazioa burutzeko. Ideia DBHko 4 mailetan erabiltzea da, ikasleen artean koebaluazioa bultzatzeko eta ikasleek lanak egiterakoan zer espero den zehatzago jakin dezaten.

martes, 11 de enero de 2011

Iraungitze aurreprogamatua

RTV2 telebista katean Comprar tirar comprar dokumentala plazaratu dute. bertan objektuen iraungitze artifizialari buruzko ikerketa interesgarri bat egiten dute eta gaur eguneko kontsumoaren gizarteari buruzko hausnarketa egiten da. bereziki interesgarria da, eta hausnarketa egiteko abiapuntu paregabea da.

Comprar, tirar, comprar


BGITEKNOLOGIA

BGITEKNOLOGIA bloga jaio da, bere helburuak honakoak dira:
  1. Bihotz Gaztea ikastolako teknologiako alorrean burutzen diren ekintza eta proiektuen berri ematea.
  2. Ikasgaiarekin bat datozen berri, informazio, baliabide e.a. aztertzea eta eskuragai jartzea.
  3. Blogger blog plataformak eskaintzen diten aukerak  eta egokitasuna aztertzea.