viernes, 11 de febrero de 2011

Berdinen arteko zuzenketa

Sarritan ikasleen lanak zuzentzerakoan, gure ikasleek zuzenketa horretatik hartzen duten berrelikadura nahiko eskasa izaten da. Ikasleentzat zuzenketa asunto bitarra da, edo ondo dago edo txarto dago. Zuzenketaren zehaztasunak ez dituzte aztertzen, bereziki porrotaren arrazoiak, eta beraz hobekuntzak egiteko aukerak alperrik galtzen dituzte.
 Honi aurre egiteko asmoz, ikasleen ariketetan, eta orokorrean lan guztietan, berdinen arteko zuzenketa martxan jarriko dut. Ikasleen eskuetan zuzenketa irizpideak jarriko ditut eta besteen lanak zuzenduko dituzte eta nota jarriko diete. Nik nire partez beraiek egindako lana zuzenduko dut eta bai lanaren egileari, baita lanaren zuzentzaileari nire zuzenketaren berri emango diet eta arrazoituko dut.
Prozesu honek bi helburu ditu, alde batetik ikasleek ebaluazio prozesua ulertzea eta prozesuaren parte sentitzea, bestetik besteen lanak modu kritiko batean aztertzerakoan euren lanak hobetzeko aukera izatea.
Lan gehiago suposatuko du? hasieran seguruenik, baina denborarekin ikasleek prozesu honetan autonomia irabaziko dute. Sistemak funtzionatzen badu, ikasleen lanak gero eta egokiagoak izango dira, eta beraz taldearen errendimendua eta emaitzak hobetuko dute.
Prozesu hau burutu ahal izateko errubrikak ezin bestekoak dira, errubrika egokian burutzea lortzen badut ikasleek balorazio irizpideak barneratuko dituzte eta kontuan izango dituzte lanak egiterakoan eta euren kideen lanak zuzentzerakoan eta honek hobekuntzak ekarri beharko ditu...