martes, 29 de marzo de 2011

DBH2 teknologiako taldeen siteak

Teknologiako proiektuak dokumentatzeko aspaldi wikispaces-eko wikiak erabiltze ibili nintzen. Erabiltzeko nahiko errazak ziren eta eduki desberdinak (testua, irudiak, bideoak) erraz txertatze zen. Garai batean, publizitaterik gabeko wikiak izateko aukera ematen zuten. Ikasleek orokorrean ondo moldatzen ziren, baina batzuetan euren erabiltzaile izena edo pasahitza ahazten zuten eta hori konpontzeak zailtasunak ematen zituen.
Hori ikusi eta gero, erabiltzaileen kontrol hobeago izateko eta  ikasleen gonbidapenak eta kudeaketa errazago izateko, ikastolako Goople Apps-ak eskaintzen dituen siteak erabiltzea erabaki nuen.

Momentuz talde bakoitzaren sitea nik sortzen dut eta ikasleak nik konbidatzen ditut. Nik sitearen jabea naiz eta ikasleek editatzeko baimena dute. Horrela sitean egindako aldaketa guztien berri izaten dut eta ikasle bakoitzaren lanari jarraipena egiten diot. Siteak sortzeko txantiloi bat sortu dut, horrela sitea sortzerakoan ikasleek erabakitako izena jarri eta taldekideekin partekatzea besterik ez dut egin behar. Sitean taldeko kideak editatzeko baimena daukate, gainontzeko gelakideek ikusteko baimena dute, horrela besteen lana ebaluatzeko aukera daukate.
Sitea unitateka banatuta dago. Unitate bakoitzeko atal bat dute menu nagusian. Atal bakoitzean honako azpi atalak daude:
Lan proposamena
Unitatean eraikiko den lan proposamena eta bere analisia jarriko dute. Web Page orrialde bat da.
Aurretiazko diseinua
Hemen ikasle bakoitzak bere taldeari aurkeztu dion diseinuaren irudia eta idatzizko azalpena eta taldean erabaki duten diseinua eta bere azalpena agertuko dira. Web Page orrialde bat da.
Materialak
Hemen proiektua eraikitzeko erabiliko diren materialak eta tresnak zerrendatuk dira, baita euren erabilera arauak ere.
Eraiketa
Hemen proiektuaren eraiketa deskribatuko da, emandako pausuak, izandako arazo eta zailtasunak e.a. deskribatuz. Web Page orrialde bat da.
Behin-betiko diseinua
Hemen eraikitako proiektuaren plano, argazki eta irudiak jarriko dira. Web Page orrialde bat da.
Froga
Hemen proiektuan eraikitako objektua edo sistemaren froga deskribatu eta dokumentatuko da idatziz, argazkiekin edo eta bideoekin. Web Page orrialde bat da.
Ondorioak
Hemen proiektua eraiki eta frogatu ondoren ateratako ondorioak, egindako diseinu aldaketak eta euren arrazoiak e.a. islatuko dira. Web Page orrialde bat da.
Egunkaria
Hemen egun bakoitzean egindako lana, artutako erabakiak, lanen banaketak, izandako arazoak e.a. dokumentatzen dira. Honen helburua proiektua bukatzerakoan hausnarketa bat egitea ahalbidetzea da. Announcements orrialde bat da.
Proiektuaren jarraipena
Orrialde honen helburua lan desberdinen kudeaketa eta kontrola da. Orrialde honetan lanak zerrendatu, taldekideei esleitu, bukatze data zehaztu eta euren egoera (egin gabe, egiten edo eginda) zehazten da. List orrialde bat da eta bertan honako eremu pertsonalizatuak agertzen dira:
  1. Egin beharrekoa
  2. Nork 
  3. Noizko 
  4. Egoera 

SCRUM eta teknologiako proiektuak

Scrum programazio proiektuak garatzeko teknika edo metodologia bat da, metodologia arinen multzokoa. Bertan proiektua zatitan edo sprint-etan banatzen da eta lana jarioa denboran zatitan asignatu egiten da. Metodologia hori teknologiako proiektuen garapenean inplementatzen saiatuko naiz.
Horretarako  Henrik Kniberg-en SCRUM Y XP DESDE LAS TRINCHERAS como hacemos Scrum liburua irakurtzen hari naiz, momentuz ideia interesgarriak azaltzen dira. Liburua softwarearen ekoizpenera bideratuta dago, baina lan egiteko moduaren filosofia aplikagarria izan daiteke. Hori dela eta, bigarren mailako kurtsoko azkeneko proiektuarekin esperimentatzen hasiko naiz.

jueves, 24 de marzo de 2011

Googleko galdetegiak

Googleko galdetegiak (Google Forms) datuak biltzeko tresna oso interesgarriak dira. Datuak modu errazean biltzeko eta tratatzeko aukera ematen digute. Galdetegietan emandako erantzunak google docs-ek kalkulu orri batean biltzen dira, eta orri horretan datuak bildu eta gero beharrezkoak diren operazio matematiko desberdinak egin daitezke. Horretaz gain, googleren emaitzen kalkulu orriak bildutako datuen aurkezpen grafikoa automatikoki sortzen du. Galdetegiak modu anonimoan edo identifikaturik bete daitezke eta beraz inkestak eta ebaluazioak egiteko oso baliagarriak dira.
Galdetegiak identifikaturik betetzea nahi dugunean, autentifikazioa eskatzea autatu behar da eta gero galdetegia bete behar duenari bidali behar zaio. Honek ikasle kopuru handiekin edo galdetegi kopuru handiekin e-mail bidalketa izugarria sortaraz dezake, eta kasu batzuetan spam-a ekiditezko politikarekin arazoak izan dezakegu. Hau ekiditzeko Google Apps-eko domeinu batean  lanean bagaude domeinuko taldeak sortzen ekidin daiteke.