jueves, 24 de marzo de 2011

Googleko galdetegiak

Googleko galdetegiak (Google Forms) datuak biltzeko tresna oso interesgarriak dira. Datuak modu errazean biltzeko eta tratatzeko aukera ematen digute. Galdetegietan emandako erantzunak google docs-ek kalkulu orri batean biltzen dira, eta orri horretan datuak bildu eta gero beharrezkoak diren operazio matematiko desberdinak egin daitezke. Horretaz gain, googleren emaitzen kalkulu orriak bildutako datuen aurkezpen grafikoa automatikoki sortzen du. Galdetegiak modu anonimoan edo identifikaturik bete daitezke eta beraz inkestak eta ebaluazioak egiteko oso baliagarriak dira.
Galdetegiak identifikaturik betetzea nahi dugunean, autentifikazioa eskatzea autatu behar da eta gero galdetegia bete behar duenari bidali behar zaio. Honek ikasle kopuru handiekin edo galdetegi kopuru handiekin e-mail bidalketa izugarria sortaraz dezake, eta kasu batzuetan spam-a ekiditezko politikarekin arazoak izan dezakegu. Hau ekiditzeko Google Apps-eko domeinu batean  lanean bagaude domeinuko taldeak sortzen ekidin daiteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario