DBH3 mailako bi
taldeekin, esperimentu gisa, Minecraft jokoa
erabiliko dut. Minecraft jokoa munduak eraikitzeko joko bat da. Bertan zerotik
hasita jokalariak baliabideak bildu eta lanabesak sortu behar ditu bizirik
irauteko eta bere ingurunea eraldatzeko. Egia esateko, nik jokoa ez dut ia
ezagutzen baina nire zenbait ikasle bai, beraz adituak dauzkat. Eta aditu hauei
protagonismoa izatea ondo etorriko zaie euren klaseko ekosisteman euren tokia
hobetzeko.
Nire helburua
bikoitza da, alde batetik ikasleak modu sortzaile batean lan egiten jarri nahi
ditut, euren artean jokoaren funtzionamendua ikertuz, eta eraikinak, makinak
eta tresnak asmatuz modu libre batean. Bestetik Lankidetzaz baliatuz zenbait
konpetentzia landu nahi ditut.
Momentuz, talde
batetan lehenengo saioarekin hasi gara eta ingurunea esploratzen ibili dira,
hurrengo asterako helburu batzuk finkatuko ditut. Epe ertainean, zerbitzari
propioa muntatu nahi dut, ikasleak mundu berdinean lan egiteko eta horrela
elkarrekintzak sortzeko. Lehenengo urratsetan laguntzeko ikastolako moodle
plataforman bideo tutorial batzuk jarri dizkiet eta zalantzetarako foro bat
zabaldu dut.
Bi erronka nagusi
dauzkat, alde batetik zerbitzari bat martxan jartzea mundu propioak sortzeko,
bestetik ikasleen gehiegizko zaletasuna kontrolatzea, ez dakit zein izango den
zailagoa. Agian euskarazko bideo- tutorial batzuk ikasleei eskatuko diet
ebaluazio tresna gisa, ikusiko dugu...