martes, 29 de marzo de 2011

DBH2 teknologiako taldeen siteak

Teknologiako proiektuak dokumentatzeko aspaldi wikispaces-eko wikiak erabiltze ibili nintzen. Erabiltzeko nahiko errazak ziren eta eduki desberdinak (testua, irudiak, bideoak) erraz txertatze zen. Garai batean, publizitaterik gabeko wikiak izateko aukera ematen zuten. Ikasleek orokorrean ondo moldatzen ziren, baina batzuetan euren erabiltzaile izena edo pasahitza ahazten zuten eta hori konpontzeak zailtasunak ematen zituen.
Hori ikusi eta gero, erabiltzaileen kontrol hobeago izateko eta  ikasleen gonbidapenak eta kudeaketa errazago izateko, ikastolako Goople Apps-ak eskaintzen dituen siteak erabiltzea erabaki nuen.

Momentuz talde bakoitzaren sitea nik sortzen dut eta ikasleak nik konbidatzen ditut. Nik sitearen jabea naiz eta ikasleek editatzeko baimena dute. Horrela sitean egindako aldaketa guztien berri izaten dut eta ikasle bakoitzaren lanari jarraipena egiten diot. Siteak sortzeko txantiloi bat sortu dut, horrela sitea sortzerakoan ikasleek erabakitako izena jarri eta taldekideekin partekatzea besterik ez dut egin behar. Sitean taldeko kideak editatzeko baimena daukate, gainontzeko gelakideek ikusteko baimena dute, horrela besteen lana ebaluatzeko aukera daukate.
Sitea unitateka banatuta dago. Unitate bakoitzeko atal bat dute menu nagusian. Atal bakoitzean honako azpi atalak daude:
Lan proposamena
Unitatean eraikiko den lan proposamena eta bere analisia jarriko dute. Web Page orrialde bat da.
Aurretiazko diseinua
Hemen ikasle bakoitzak bere taldeari aurkeztu dion diseinuaren irudia eta idatzizko azalpena eta taldean erabaki duten diseinua eta bere azalpena agertuko dira. Web Page orrialde bat da.
Materialak
Hemen proiektua eraikitzeko erabiliko diren materialak eta tresnak zerrendatuk dira, baita euren erabilera arauak ere.
Eraiketa
Hemen proiektuaren eraiketa deskribatuko da, emandako pausuak, izandako arazo eta zailtasunak e.a. deskribatuz. Web Page orrialde bat da.
Behin-betiko diseinua
Hemen eraikitako proiektuaren plano, argazki eta irudiak jarriko dira. Web Page orrialde bat da.
Froga
Hemen proiektuan eraikitako objektua edo sistemaren froga deskribatu eta dokumentatuko da idatziz, argazkiekin edo eta bideoekin. Web Page orrialde bat da.
Ondorioak
Hemen proiektua eraiki eta frogatu ondoren ateratako ondorioak, egindako diseinu aldaketak eta euren arrazoiak e.a. islatuko dira. Web Page orrialde bat da.
Egunkaria
Hemen egun bakoitzean egindako lana, artutako erabakiak, lanen banaketak, izandako arazoak e.a. dokumentatzen dira. Honen helburua proiektua bukatzerakoan hausnarketa bat egitea ahalbidetzea da. Announcements orrialde bat da.
Proiektuaren jarraipena
Orrialde honen helburua lan desberdinen kudeaketa eta kontrola da. Orrialde honetan lanak zerrendatu, taldekideei esleitu, bukatze data zehaztu eta euren egoera (egin gabe, egiten edo eginda) zehazten da. List orrialde bat da eta bertan honako eremu pertsonalizatuak agertzen dira:
  1. Egin beharrekoa
  2. Nork 
  3. Noizko 
  4. Egoera 

No hay comentarios:

Publicar un comentario